XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Klasean ikaslearen arreta mantendu nahi badugu, ariketek laburrak, ugariak eta ezberdinak izan behar dute: bestela, aspertu egiten dira, eta arreta galtzen dute.

Edukiak lantzeko orduan, eduki bera era ezberdinetan lantzeak garrantzi handia du, honela ikasleak ekintza ezberdinak egiten ari den sentsazioa du, baina aldi berean, gauza bera lantzen ari da. Era honetan lan egiteak zenbait abantaila dakartza ikaslearentzat; ariketa ezberdinak direnez, ez da aspertzen eta era batera eginez ongi ulertu ez badu, beste era batera landuz hobeto uler dezake.

Azkenik. nahiz eta irakasleak klasean edukiak lantzerakoan ordena bat ezarri, ikasleen erantzunaren arabera, ordena hori aldatu egin daiteke.

Nola erakutsi kanta berri bat

Ondorengo hauek oinarrizko arau batzuk besterik ez dira. Liburuan zehar, adibide konkretuen bidez lantzeko, zenbait modu berezi aurkeztuko da.

- Lehenengo eta behin, kantua den bezala, osorik aurkeztu.

- Gero, letra buruz ikasteko zaila bada, musika gabe eta zatika landu. Letraren zatiketa egiterakoan, esanahiaren arabera logikoena dena egingo da. Lan honetan lehenengo irakasleak bakarrik esango du, eta gero ikasleek errepikatu egingo dute. Gero eta zati luzeagoak landuko dira, eta azkenik letra osoa.

- Letra erritmoarekin lotuta landu, lehenengo zatika eta gero osorik.

- Melodia soilik edo letrarekin batera (zailtasunaren arabera) zatika eta gero osorik, letrarekin egin den antzera, zati antzekoak argi ezberdinduz landu, eta sailak ondo menperaraziz.

- Kantuaren interpretazio ezberdinak egin: abiadura ezberdinak, fuerte, pozik...